Braderie azoka 20:30ak arte zabalik egongo da gaur

Ataria 2012ko martxoaren 24a

Saltokiak atondu eta kalera irten dira gaurkoan Tolosan. Egun guztian zehar denda barruan nahiz kanpoan produktuak erosteko aukera egongo da 100 saltoki baino gehiagotan. Aurtengoan gainera, arratsaldez, ludoteka zerbitzua jarri dute kultur etxean. Tolosa&Co merkatari elkarteak antolatu du aurtengo Braderie 2012.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!