Ioseba eta Imanol Rojo anaia tolosarrak Espainiako Txapelketako hainbat probetan parte hartzen ari dira asteburu honetan, Baqueira Bereten (Katalunia). Lehen proba binakako txapelketa izan da, team sprint izenekoa, eta bi anaiek osatutako bikotea izan da garaile.
Gaur 15 kilometroko proba izan dute, banaka, era klasikoan. Ioseba Rojo laugarren sailkatu da. Bihar beste proba bat izango dute, skating eran banaka, eta hor ere 15 kilometroko lana egin beharko dute. Etzi, azkeneko proba izango da, errelebo mistoa. Bi anaiek Maialen Lopez irundarrarekin parte hartuko dute.