Tolosako Samaniego ikastetxeko hezkuntza komunitateak irteera antolatu zuen aurreko igandean elkarbizitza sustatzeko helburuarekin. Bi autobus bete zituzten, guztira 130 lagun elkartuz. Larraitzera iritsitakoan talde bat Auza Gaztelura abiatu zen bitartean, besteak Abaltzisketako bidea hartu zuten. Auza Gazteluko tontorra egin ondoren, guztiek elkarrekin bazkaldu zuten Abaltzisketan.