Uraren Munduko Egunean, uraren kontsumoa gutxitzeko aholkuak eman dituzte

tolosa 2012ko martxoaren 22a

Uraren Munduko Eguna dela eta, Tolosako Udalak, 09:00etan postua jarri du Trianguloa plazan. Bertatik pasa diren herritarrei, uraren kontsumoari dagozkion datu eta aholkuak eman dizkiete.

Herritar bakoitzak, uraren erabilera arrazoizkoa eta jasangarria izatea sustatzen dituzten konpromiso batzuk onartu dituzte: dutxa hartu bainatu ordez; eskuak edo hortzak garbitzerakoan iturria itxi; arropa edo ontzi garbigailua beteta daudenean jarri; ura aurrezteko gailuak erabili; ez utzi iturria irekita ur freskoa irten arte, hozkailuan izan ur botila bat;... eta konpromisoak sinatu ostean, zurrusta hausteko jaso dute, etxeko iturrian jarri ahal izateko.

Bertako produktuekin osatutako saski bat zozketatu dute, Tolosar bakoitzak egunean zenbat litro ur gastatzen duen asmatu dutenen artean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!