Hegoamerika kayak gainean zeharkatuz

tolosa 2012ko martxoaren 22a

Amalur jardunaldien hirugarren saioa izango da, gaur, 19:30ean, Topic zentroan. Roman Morales Garcia izango da hizlaria eta kayak batean Hegoamerika nola zeharkatu zuen kontatuko du. Bi urtez, 2005etik 2007era, 10.500 kilometro osatu zituen kayakean Paraguay, Parana, Guapore, Madeira, Amazonas, Negro, Casiquiare eta Orinoco ibaietan barrena. Ibai horiei jarraituz, Buenos Airestik Venezuelaraino ia etenik gabe luzatzen den ubide erraldoi bat lotu zuen. Presarik gabe, patxadaz eta gondolari erritmoan, desagertzeko arriskuan den paradisu natural batean murgilduko da eta ibaiaren giza balioak deskubrituko ditu. Gaur emango duen Ur bideak hitzaldia, bidaia haren kontakizun zirraragarria da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!