Oargi elkarteko kideek Vianako upategi batera irteera antolatu dute

Itzea Urkizu Arsuaga 2012ko martxoaren 21a

Oargi mendi elkarteak ibilaldia eta bazkaria antolatu du larunbaterako. 08:00etan abiatuko dira Usabaletik, eta Bernedoraino (Araba) joango dira. Handik, Peña Alta mendira igoko dira (1.245 m), eta La Población mendia (1.245 m) igoko dute ondoren.

Bazkaria Vianako (Nafarroa) Rioja Vega upategian egingo dute, 35 euroren truke. Autobusa, berriz, 15 euro ordaindu beharko du bakoitzak. Bihar izango da izena emateko azken eguna. Horretarako, 20 euro sartu beharko dira Euskadiko Kutxako 3035 0028 11 0281141038 kontu korrontean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!