Emaitza bikainak lortu dituzte tolosar judokek azken txapelketetan; Joritz Segurolak hirugarren postua Euskadikoan, Maddi Amianok urrea Gipuzkoakoan, Aritz Aramendik brontzea Gipuzkoakoan, Markel Iraolak brontzea Gipuzkoakoan eta Euskadikoan eta Aimar Intxaurrondok brontzea Gipuzkoakoan.
Joritz Iraola 66 kilotan lehiatu zen jokatu berri den Gipuzkoako Judo Txapelketan, baina «arbitroaren erabakien ondorioz, dominarik lortzeko aukerarik gabe geratu zen». Euskadiko junior mailako txapelketan, ordea, hirugarren postua erdietsi zuen.
Maddi Amianok, bere aldetik, 44 kilokoen mailan, txapeldun geratu zen Gipuzkoako Txapelketan, eta orain Espainiako Txapelketarako sailkatzeko esperoan dago tolosarra.
Aritz Aramendi 55 kilotan lehiatu zen Gipuzkoako kadete mailako txapelketan. Oso gutxigatik ez zen finalerako sailkatu, eta brontzezko dominarekin konformatu beharra izan zuen.
Markel Iraolak ere brontzezkoa lortu zuen Gipuzkoakoan, 81 kilotan,eta gauza bera egin zuen Euskadiko Txapelketan, bi aste beranduago.
Bestalde, Aimar Intxaurrondo 23 urtez azpikoetan lehiatu zen Gipuzkoakoan, 73 kilotan. Hobekuntza handia ari da izaten, eta horren adierazle, brontzezko dominarekin itzuli zela etxera.