Amarozko Beti Gazteak jubilatuen taldeak txangoa antolatu du Burgosera. Datorren martxoaren 24an joango dira, eta 06:45ean irtengo dira Amaroztik. Hiriko txokorik nabarmenenak bisitatuko dituzte, eta gosaria eta bazkaria ere egingo dituzte bertan. 10 euroren truke joan ahal izango da, eta 653 74 71 92 telefonora deitu behar da izena emateko.