Kirikiño aisialdi taldeak afari erraldoia antolatu du datorren apirilaren 21ean, beren 25. urteurrena ospatzeko. Taldekide ohiak, taldekideak, gurasoak, begiralean nahiz laguntzaileak gonbidatu nahi dituzte, eta afarian parte hartzeko, kirikinoaisialdia@gmail.com helbidea eskuragarri jarri dute. Bertan, informazio gehiago eskatzeko aukera izango da, eta baita izena ematekoa ere. Martxoaren 30a izango da horretarako azken eguna.