Nafarroako konkista ezagutuz

Ataria 2012ko martxoaren 14a

Bai Euskal Herriari ekimenak lau hitzaldi antolatu ditu martxoan, astelehenero bat, Euskal Herriaren historia ezagutzeko helburuarekin. Atzo, bigarren hitzaldian, Patxi Abasolok Orreagatik Amaiurrera: Nafarroako konkista gaiaren inguruan hitz egin zuen. Hilaren 19an hirugarren hitzaldiaren txanda izango da, Iñaki Egañaren eskutik. Bertan parte hartzeko aukera zabalik dago; informazio gehiagorako 652 71 58 00 telefono zenbakira deitu behar da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!