Mendiko eskiari buruko ikastaroa antolatu du Oargi mendi elkarteak hilaren 16, 17 eta 18rako. Maila guztientzako jendearentzat izango da, eta jendearen maila eta kopuruaren arabera taldeak osatuko dira. Astun eski estazioaren inguruan izango da, eta oinarrizko teknika, salbamendu teknika eta abar erakutsiko dira.
Teoria lantzeko materiala ere banatuko da. Komeni da mendiko eskiak edukitzea, bestela bertan alokatu beharko dira. Izen ematea kopuruz mugatuko da. Bestalde, federatua egotea beharrezkoa da. Izena emateko deitu 688 69 86 42 zenbakira edo idatzi info@oargi.org helbidera.