Alpino Uzturre elkarteak hilaren 18rako mendi irteera antolatu du. Txangoa Durruma-Altsasu izango da. Ballo (1.197 m.), Legunbe (1.129 m.) eta Bargagain (1.154 m.) mendiak igoko dituzte. Autobusa San Frantziskotik 08:00etan aterako da. Iraupena 7 ordukoa da, eta luzera 23 kilometro. Bazkideek 11 euro ordaindu beharko dute autobusa, eta ez bazkideek 13 euro. Izena emateko interesa duenak 943 65 27 89 telefono zenbakira deitu edo alpinouzturre@hotmail.com helbidera idatzi behar du.