Zerkausiko barazkiekin prestatutako berdela banatu dute

tolosa 2012ko martxoaren 10a

Martxan jarri dute berriro ere Tolosako Azokak + Kilometro 0 ekimena. Garaiko produktuak erosi Zerkausiko azokan, eta mokadutxo bat prestatuko dute, herritarren artean banatzeko. Roberto Ruiz sukaldaria izan da lehena, eta berdela prestatu du barazkiekin. 11:30etarako, erosketak egin eta sukaldea prest jarri dute. Jendeak nola prestatzen duten ikusteko aukera izan du, eta ondoren, nola ez, gerturatu denak dastatzeko aukera izan du.

Getariako Arrantzaleen Kofradia izan dute lagun, eta 40 kilo berdel prestatu dute eskabetxe eran. 2009. urtetik martxan dagoen ekimena da hau. Tolosan larunbatero egiten den azoka indartzea du xede Kilometro 0-k

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!