Manu Azkarate tolosarraren egoerari buruzko batzar informatiboa egingo dute, asteartean, 20:00etan, Trianguloa plazan. Asteazkenean egin bezala, bere egoeraren berri emateko baliatuko dute.
Trianguloan ehun pertsona inguru elkartu ziren. Bere aldetik, ezker abertzaleak, Azkarateren atxiloketa salatu zuen. «Garai politiko berri hauetan horrelako jarrerak soberan daude», gaineratu zuten.
Batzarraren ondoren jakin zutenez, atxilotuta ordu batzuk egon ostean, Paun aske utzi zuten, eta iluntzean Ziburuko bere etxera iritsi zen. Preso ohia, Espainiaratzea aztertzeko auzia ebatzi bitartean, kontrol judizial pean geratu da aske. 2004az geroz, bizi da kontrol judizial
Asteartean, hilaren 13an, Pauko epaitegira itzuli beharko du Manu Azkarate tolosarrak. Egun horretan epaileak erabakiko du euroaginduari buruzko epaiketa noiz egingo den.
Gaixotasun larria du
Manu Azkaratek hesteetako eritasun larri bat du. Sendaezina izaki, 2004ko ekainean kontrol judizial pean aske utzi zuten. Orduan ezarritako baldintzak ez errespetatu izana leporatzen dio orain Espainiako Auzitegi Nazionalak. Lehen aldiz, 1986an kartzelaratu zuten, eta gaixotasun larria dela eta, 1992ko abenduan utzi zuten aske baldintzapean. 2004ean, aske uzteko erabakia baliogabetu zioten tolosarrari, eta preso sartu zuten berriro.