Urrezko Q ziurtagiria jaso du Panelfisa enpresak

tolosa 2012ko martxoaren 8a

Tolosako Panelfisa enpresak gaur Urrezko Q ziurtagiria jaso du. Bi urteko lana eta jarraipenaren ostean, Ford enpresak eman dio. Auto eta etxetresnentzako torlojuak egiten dituzte. Panelfisa enpresarentzat garrantzi handia duen kalitateko ziurtagiria da, eta  «izen handikoa eta zorrotza den ziurtagiria da lortu duguna», azpimarratu du Satur Ormazabal enpresako kudeatzaileak. Txosten guztiak Ameriketako Estatu Batuetan aztertu dituzte, eta puntuazio onari esker lortu dute. Lana bikoiztu egingo du enpresak, hornitzaile gehiagorengana iritsi beharko baitute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!