Laskorain ikastolak Emakume Langilearen eguna ospatu du

Itzea Urkizu Arsuaga 2012ko martxoaren 8a

Laskolilaotoiarekin hasi dituzte, Tolosako Laskorain ikastolan, Emakume Langilearen Nazioarteko Egunaren harira antolatutako jarduerak. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko emakumezko irakasle nahiz ikasleek, kros txiki bat egin dute ikastolaren inguruan. Jarraian sari banaketa izan da, eta hamaiketakoa ere egin dute, txistorrarekin. Eguerdian, martxoaren 8aren inguruko bideo emanaldia izango dute batxilergoko ikasleek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!