Galtzaundi Euskara Taldeak eta Lizardi elkarteak elkarlanean antolatu dute, datorren martxoaren 16rako, Bertso Zakutoa. Bertso ezagun eta ezezagunak abesteko aukera izango da, Antton Iztueta altzotarraren zuzendaritzapean. Letrak eta irudiak nahastuz, aspaldiko bertsolarien (Bilintx, Xenpelar, Txirrita, Pello Errota…) eta gaur egungoen (Lizaso, Lujanbio, Egaña, Peñagarikano…) bertsoak izango dira kantagai, afaldu ondoren.
Sarrerak salgai ipiniko dituzte datorren astelehenetik aurrera, alde batetik, Galtzaundik Nafarroa etorbideko 6. zenbakian duen bulegoan, eta bestetik, Orbela eta Xirimiri tabernetan, 25 euroren truke.