LAB eta ELA sindikatuek greba orokorrerako deia egin dute

tolosa 2012ko martxoaren 2a

LAB eta ELA sindikatuko Goierriko eta Tolosaldeko ordezkariek, bakoitza bere aldetik, batzarrak egin zituzten atzo, martxoaren 29ko greba orokor deialdiaren harira.

LAB sindikatuko Tolosaldeko eta Goierriko ordezkariak Beasaingo Igartza jauregian elkartu ziren. 160 bat ordezkari bildu ziren, eta Inposaketen aurrean, burujabetza. Euskal langileok lan erreformari ez! lelopean elkarretaratzea burutu zuten batetik, eta hilak 29ko greba orokorrera gehitu ziren, bestetik.

ELAko ordezkariek ere gauza bera egin zuten Tolosako Topic zentroan. Goierriko eta Tolosaldeko 300 bat ordezkari bildu ziren batzarrean, eta bertan martxoaren 29ko greba orokorrerako deia egin zuten egun hori garrantzitsua bada ere, lehen pausoa besterik ez dela esanez; «ondoren lanean jarraitu beharko dugu», esan dute. Batzarra eta gero, ordezkariek manifestazioa egin zuten Tolosan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!