Emozioari buruzko hitzaldia astelehenean, Hirukide ikastetxean

tolosa 2012ko otsailaren 24a

Hirukide ikastetxeak jakinarazi duenez, astelehenean, hilak 28, emozioari buruzko hitzaldia egingo dute San Frantziskoko ikastetxean. Hitzaldia irekia izango dela aurreratu dute eta zehazki emozio lasaitasunerako guneak detektatuko dituzte, inguru osasuntsuak eta positiboak sortuko dituzte, eta galdutako ongizatea berreskuratzeko gakoak emango dituzte. Hitzaldia 18:00etan  hasiko da eta hizlaria Jose Antonio Gonalez, adimen emozionalean aditua, izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!