Goizean goizetik nabaritu da Tolosan festa usaina. 11:00etan erraldoi eta buruhandiak kalera atera dira, eta kaleetan barrena ibili dira. Tolosa Kantari kantu jirakoek jarri dute musika, eta arratsaldean txaranga doinuak nagusitu dira.
Aiz-Orratz elkarteak antolatuta, haurren jaialdia izan da Leidor aretoan. Eta 19:00etan kaldereroen konpartsa Plaza Zaharrean elkartu da. Ijitoz bete da Tolosa. Udaletxeko balkoitik pregoia irakurri dute, eta musika eta dantzarik ez da faltatu. Txaranga eta zartagi soinuek hartu dute lekua festari jarraipena emateko. Gaurko gaua luzea izango da.
Tolosako festa erraldoia lehertzeko bost egun baino ez dira falta. Hilaren 16an, 12:00etan hasiko dira inauteriak. Gertu da Ostegun Gizena.
http://www.youtube.com/watch?v=JRwNdolFy50
http://www.youtube.com/watch?v=O2QGvrdanrA