Bonberenean gaur, inauterietako kantu afaria egingo dute 21:00etan. Sarrerak 8 euro balio du eta bertan izango dira Ander Arostegi tronpeta jotzailea, Jon Arruabarrena saxo jotzailea, Aitzol Moneo tronboian, Antton Telleria baterian, Juantxo Zeberio pianoa jotzen, Itsaso Etxebeste baxuan eta Xabier Telleria.