Gaur Errota tabernan, 23:00etan, Keu Agirretxeren emanaldia izango da. Keu Agirretxe gitarra jotzailea da, eta luzaroan gitarrista gisa soilik ezagutu bada ere, aspaldi hasi zen konposatzen eta hori guztia jendaurrean erakusten. Errotan formatu akustikoan ariko da.