Bonberenean zuzenean joko du Berri Txarrak taldeak, Ostiral Mehean, hau da, hilaren 17an. 19:00etan izango da kontzertua. Sarrerak dagoeneko salgai jarri dituzte, eta hilaren 10a bitartean egongo dira salgai.
Epe horretatik atzera egindako eskaerak ez dira onartuko: sarrerak@bonberenea.com helbide elektronikora idatzita edo Bonberenean bertan eros daitezke. 400 sarrera baino ez dira izango.