Kapitalisten erasoen aurkako kanpainarekin jarraituko dute

tolosa 2012ko otsailaren 2a

Gaur egungo krisi kapitalista eta bere ondorioak ez dira berehalakoan pasako, Euskal Herria Sozialistako kideentzat. «Garai historiko oso bati eragingo dio, eta ezegonkortasun soziala, ekonomikoa eta politikoa eguneroko ogi bihurtuko dira denbora luzean», adierazi dute.

[/caption]

 

Atzo Tolosako Engels Ateneoan agerraldia egin zuten: «Orain, PPren gobernuaren erasoaldia dator. Langile klasearen bizi baldintza duinak mantentzeko oinarrizko eskubide sozialak burgesiaren jo puntuan daude. Erasoaldia gogorra eta larria da oso, eta gainera kapitalistek are gehiago zabaltzeko asmoa dute», gaineratu zuten.

 

Kapitalisten erasoen aurkako kanpaina ari dira egiten, eta hurrengo egunetan hitzaldiak emango dituzte. Horietatik bi eskualdean izango dira:

 

 

Anoeta. Anoetako gaztetxeko hitzaldia bihar, hilak 3, 18:00etan izango da.

Tolosa. Tolosako Otsabi gazte lokalean, berriz, hilaren 7an, asteartean, 19:00etan izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!