Ostiralean San Blas eguna ospatuko dute auzoko baselizan, baina gaur iluntzean hasiko dira jaiak. 18:00etan txupinazoa egingo dute, eta jarraian disko festa izango da.
San Blas jaietako egunik nabarmenena, ordea, bihar izango da. 11:00etan meza nagusia egingo dute, eta hain tradiziozkoa den bertako produktuen bedeinkatzea egingo dute. 12:30ean, berriz, eta eguraldiak laguntzen badie, toka lehiaketa izango da, bai auzotarrentzat, eta baita jaiak antolatzen dituzten Emendek elkarteko kideentzat ere. Arratsaldean, berriz, Elustondo anai-arrebak ariko dira trikitia joaz, 18:00etatik 21:30era.
Larunbatean, otsailaren 4an, haurrentzako jolasak egingo dituzte 12:00etan. Arratsaldean toka txapelketa izango da berriz, eta 18:30etik 21:30era disko festa izango da.
Otsailaren 5a izango da San Blas jaien azken eguna. Goizean goiz, 09:30ean, diana izango da Konponezinak txarangaren eskutik. 11:00etan, berriz, meza izango da, auzoko eta elkarteko zendutako bazkideen alde. Eguerdian, Amarozko dantzariek euren saioa eskainiko dute; Unai Otaño eta Iñaki Azurmendi aizkolariak, eta Peñagarikano eta Mendiluze bertsolariak ariko dira jarraian, bazkaldu aurretik.
Arratsaldean, azkenik, bertsolarien bigarren saioarekin eta trikitilariekin amaituko dira San Blas auzoko jaiak.
San Blas jaiak 2012
Otsailak 2, osteguna
18:00. Txupinazoa, jaiei hasiera emateko.
18:30etik 21:30era. Disko festa.
Otsailak 3, ostirala
11:00. San Blas eguneko meza nagusia. Bertako produktuen bedeinkapena egingo dute, urteroko moduan.
12:30. Toka lehiaketa, auzokoentzat eta Emendek elkarteko kideentzat.
18:00etatik 21:30era. Elustondo anai-arrebak trikitilariak.
Otsailak 4, Larunbata
12:00. Ume eta gaztetxoentzako jolasak.
16:00. Gipuzkoa mailako toka lehiaketa.
18:30etik 21:30era. Disko festa.
Otsailak 5, Igandea
09:30. Diana Konponezinak txarangarekin.
11:00. Elizkizuna, auzoko eta Emendek elkarteko zendutako kideen alde.
12:00. Amarozko dantza taldearen dantza saioa.
12:30. Unai Otaño eta Iñaki Azurmendi aizkolariak.
13:00. Anjel Mari Peñagarikano eta Aitor Mendiluze bertsolariak.
18:00. Anjel MariPeñagarikano eta Aitor Mendiluzeren bigarren saioa.
18:30etik 21:00etara. Elustondo anai-arrebak.