Karlos Linazasorok Nazioarteko I. Xabier Lete Poesia Saria irabazi du

Itzea Urkizu Arsuaga 2012ko otsailaren 1a

Gipuzkoako Foru Aldundiak iaz sortu zuen Xabier Lete poesia saria, eta Karlos Linazasoro tolosarrak irabazi du lehenengo sariketa hau, Ezer gehiago behar gabe lanagatik.

Nazioarteko I. Xabier Lete Poesia Sariko epaimahaia Igor Estankonak, Joserra Garziak, Tere Irastorzak, Jose Angel Irigarayk eta Lourdes Otaegik osatu dute, eta Linazasororen lana beste 22 lanen artean aukeratua izan da, saria jasotzeko. Epaimahaiko kideek "poema liburu ederra" dela azaldu dute, eta "ideietan, metaforetan eta adierazteko moduetan aurkikuntza poetiko asko" dituela. Era berean, honakoa azpimarratu dute:"Sentimenduak eta natura elkartzeko dotoretasuna, eta amodioari zein galdutako paradisuei kantatzerakoan autoironia dago".

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!