Inauterietako zezen-festetarako sarrera aurrez erosteko aukera izango da, datorren otsailaren 13tik 15era bitarte.
Leidorreko leihatilan egin ahal izango da erosketa, eta gehienez ere, 15 sarrera erosteko aukera izango du bakoitzak, eguneko. Horrela beraz, otsailaren 13an 16:00etatik 20:00etara bitarte zabalduko dute leihatila. Otsailaren 14an eta 15ean, berriz, goizez nahiz arratsaldez salduko dituzte zezen-plazarako sarrerak: 09:00etatik 13:00era eta 16:00etatik 20:00etara bitarte joan ahal izango da.
Era berean, aipatzekoa da, ikuskizun egunetan ere sarrerak erosteko aukera izango dela zezen-plazan bertan, urteroko moduan, 11:00etatik 13:00era bitarte, eta 15:30etik aurrera.