Eduardo Mocoroa musika eskolako ikasleek kontzertua eskainiko dute, bihar, eskola bertako areto nagusian, Miguel Angel Morenok zuzenduta. 19:00etan hasiko da emanaldia, eta ikasleek osatzen duten haizezko instrumentuen taldeek eskainiko dute.
Egitarau oparoa izango dute entzuleek. Bonbardino laukoteak The Sreneous life joko dute hasieran. Ondoren, egurrek eta tronpetek Pavana eta Gallarda obra eskainiko dute. Tronboi laukoteak Rag-time dance joko du. Gero, tronpa, bonbardinoak eta tuba ariko dira, The high school cadets obrarekin. Tronboi taldeak The beau ideal march joko du, eta ondoren, flautak, oboeak, klarineteak eta saxoak Suite 4 (Re-m) eskainiko dute. Tronboi laukoteak A breeze from Alabama joko du. Bukatzeko, ikasle guztiek batera Le gamin de Paris obra eskainiko dute.