"Denon hondarrarekin sekulako hondartza" egin daitekeela aldarrikatu dute Laskoraingo ikasleek

Itzea Urkizu Arsuaga 2012ko urtarrilaren 26a

Lodosako Ibaialde ikastolaren egoera ekonomiko larria dela eta, elkartasun eguna antolatu dute Laskorain ikastolan.

Goizeko 10ak aldera, Lehen Hezkuntzako 3. mailatik Batxilergo 2. mailara arteko neska-mutilek giza-katea osatu dute Usabaletik Sakramentinoetara, eta jarraian, Batxilergo 1. mailako ikasleek txistorra bokadiloak salgai jarri dituzte; era berean, dantza ikuskizuna eta bestelako jarduera antolatu dituzte goizerako.

Arratsaldean, berriz, txokolatea ere salgai jarriko dute, eta ateratako diru guztia Lodosako ikastolari laguntzera bideratuko dute. Laskorainen helburua, ikasle bakoitzeko euro bana biltzea izango da gaur antolatutako ekimenarekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!