Ero Etxe krosa, azken 15 urteetako jendetsuena
A. Imaz Tolosa
Antolatzaileak oso gustura agertu dira XXV. Ero Etxe krosarekin. Elkarteko kideen esanetan, azken hamabost urteetako jendetsuena izan da aurtengoa, 800 haurrek hartu baitute parte bertan. Igandean eguraldia iluna izan zen arren, euri tanta gutxi batzuk erori ziren zerutik, eta horrekin gustura agertu ziren Ero Etxe Elkarteko kideak. Proban, udal ordezkariak ere izan ziren, Ibai Iriarte alkatea buru zutela.
Irabazleei dagokienez, benjaminetan, Izarne Sarasola (Uzturpe) eta Danel Irazustabarrena (Laskorain) iritsi ziren lehen postuan helmugara. Hauen atzetik, Nerea Alargunsoro (Hirukide) eta Eneko Garmendia (Laskorain) iritsi ziren bigarren posturako lehian.
Alebinetan, irabazleak Izaro Perurena (Hirukide) eta Iñaki Beitia (Samaniego) izan ziren. Bigarrenak, Iratxe Martin (Laskorain) eta Ibai Salaberria (Laskorain) izan ziren.
Infantilei dagokienez, lehen postuan Agurne Zubillaga (Aralar Institutua) eta Luis Mari Garikano (Hirukide-Eskolapioak) iritsi ziren helmugara. Bigarren postuan, Eider Calahorra (Laskorain) eta Ander Pagola (Hirukide-Eskolapioak) sailkatu ziren.