Bakarrizketa eta musika, David Guaporen eskutik

Itzea Urkizu Arsuaga 2012ko urtarrilaren 20a

Musikari lanetan hasi bazen ere, umorearen bidea hartu zuen duela urte batzuk, David Guapo kataluniarrak, eta bere bakarrizketak, gitarra eta kantuez lagundurik, ikusgai izango dira gaur, Leidorren.

Azken hiruzpalau urteotan, telebistako zenbait programaren bidez ezaguna egin da David Guapo umorista; Andreu Buenafuenterekin aritu izan da, esaterako, eta era berean, Paramount Comedy katean, nahiz Sé lo que hicisteis, El Hormiguero nahiz El Club de la Comedia saioetan parte hartutakoa da.

Umore ikuskizunetan hasi baino lehen, ordea, David Guapo izen artistikoa duen David Callejón Kataluniako eta San Frantziskoko (AEB) tabernetan aritzen zen musikari moduan. Garai hartan hasi zen, emanaldietan pixkanaka hizketan, eta orduz geroztik musika eta umore-bakarrizketak uztartzen ditu aretoz areto.

Gaur Leidorren izango da, Que no nos frunjan la fiesta ikuskizunarekin, 20:30ean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!