Hiru olinpiar kirolari, Ero Etxe elkartearen mahai inguruan

tolosa 2012ko urtarrilaren 17a

Ero-Etxe krosaren 25. urteurrenaren ekitaldien baitan, bihar, asteazkena, mahai ingurua antolatu dute. Topicen izango da, 11:00etan, eta batez ere ikastetxeetako gaztetxoei zuzendua da. Aurten Olinpiar Jokoak izango direla eta, hiru kirolari izango dira bertan, hiruak Olinpiar Jokoetan parte hartzeko asmoa dutenak: Mikel Odriozola ibilketaria, Oiana Blanco judoka eta Ekaitz Saies piraguista. Iñigo Asensio izango da ekitaldiaren aurkezle eta bideratzailea. Mahai inguruaren asmoa "kirolaren baloreen inguruan aritzea da, helburu handiek exijitzen duten esfortzu eta dedikazioa, eta bestetik, bide horretan ikasketei eskaini dieten garrantziaren berri ematea".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!