Indarkeria matxistaren aurkako antzerki foroa

tolosa 2012ko urtarrilaren 17a

Parekidetasun sailak bultzatuta eta Mugarik Gabe elkarteak antolatuta, indarkeria matxistarekin amaitzeko ekimen berezia egin berri dute. Kultur etxean egin zen eta jende ugari joan zen. Zapalduen Antzerkia metodologia erabiliz, eztabaida bilera partehartzailea eta antzeztua burutu zuten. Lehenbizi egoera bat antzeztu zen, eta bertan, emakumezkoa gizonezkoaren menpe zegoen. Horren ondoren, eztabaida sortu zen, eta antolatzaileek parte hartu zutenei gonbidatu zien taula gainera igotzera, eztabaidan azaldutakoa antzezteko. Hala, antzeztutako egoeran aldaketak egiten joan ziren eztabaidan parte hartutakoek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!