Taldekako Ligan hiru taldeek hiru emaitza desberdin lortu dituzte

Ataria 2012ko urtarrilaren 17a

Larunbat honetan Gipuzkoako Taldekako Xake Liga hasi zen. Tolosa-Ibarra hiru talderekin ari da parte hartzen bertan, bat bigarren mailan eta bi hirugarren mailan. Bigarren mailan A taldeak bina berdindu zuen Hernani Bren aurka etxean. Jokin Mendia eta Cayetano Otaegik lortu zituzten puntuak. Hirugarren mailan, elkarren aurka jokatu zuten elkarteko bi taldeek. B taldeak 4-0 irabazi zion C taldeari. Danel Intxaurrondo, Mikel Muguruza, Carina Gonzalez eta Mikel Arechagak irabazi zuten.

Bestalde, aurreko igandean, Aurrera elkarteak Xake Azkarreko Insaustiren XXV. Memoriala antolatu zuen. Eskualde guztiko hemezortzi jokalari bildu zituen, eta Villabonako Jose Luis Guijarro izan zen txapelduna, finalean Astigarragako Mundarro taldeko Asier Urretabizkaiari irabazita. Hirugarren Tolosa-Ibarrako Xabier Mujika sailkatu zen. Antolaketak bi sari berezi gehiago banatu zituen: Infantil hoberenaren saria Miguel Aroztegi beasaindarrak eraman zuen etxera, eta jokalari gazteenaren saria, Unai Zubeldia anoetarrarentzat izan zen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!