Bihar, arratsaldeko 19:00etan, Eduardo Mokoroa musika eskolako 80 ikasle inguruk kontzertua eskainiko dute Amarozko lokaletan.
Miguel Angel Moreno eta Koldo Tarragonaren zuzendaritzapean, musika tresna bakoitzari egokitutako obrak interpretatuko dituzte ikasleek; tartean Barbieri, Adamo Volpi, Scott Joplin, eta abarren lanak izango dira.
Biharkoa musika eskolako ikasleek Amarotz auzoan eskainiko duten laugarren konztertua izango da. Auzo elkarteko arduradunek, amaroztarrak nahiz tolosarrak gonbidatu nahi dituzte emanaldira, "musikaz gozatzeko" alde batetik, eta "musika eskolako langileek ikasleekin burutzen duten lana ikusteko", bestetik.