Ero Etxe elkarteak antolatzen duen krosak 25 urte beteko ditu aurten, eta ospatzeko antolatu duten egitarau berezia asteburu honetan hasiko da, haur eta gazteei begirako jarduerekin.
Bihar, txotxongilo emanaldia ikusgai izango da Leidorren. 4 urtetik 7 urtera bitarteko haurrentzako prestatutako ikuskizuna da Valentziako PTV Clowns taldearen Enamorirse. Topic-en eta TEEren laguntzaz, 17:00etan hasiko da ikuskizuna, eta sarrerak euro 1eko prezioa izango du.
Iganderako, berriz, hilaren 15erako, mendi irteera antolatu du elkarteak. Ibilbidea 9 urtetik gorako gaztetxoentzat, nahiz euren gurasoentzat prestatu dute.
09:00etan Trianguloa plazatik irtengo dira, eta Pisuagaraabiatuko dira. Miserikordia zaharretik igaro ondoren, telegrafotik pasako dira Loatzora iristeko. Hiru ordu eta erdi inguruko ibilbidea izango da joan-etorria. Bueltan, hamaiketakoa egingo dute Zerkausian, 12:00ak aldera; salda beroa banatuko dute.
Datorren asterako ere, hainbat jarduera antolatu ditu elkarteak.