600 gaztetxo aritu dira areto futbolean, Shanti Txapelketan

tolosa 2012ko urtarrilaren 10a

Amaitu da Gabonetako Shanti areto futbol Txapelketa. Urtero bezala, gaztetxo ugarik hartu du parte ekimen honetan. Hain zuzen ere, 61 talde aritu dira, 600 lagun baino gehiago, nesken parte hartzea nabarmentzekoa izan delarik.

Bada, igandean jokatu ziren finalak Usabal kiroldegian, eta ondorengo taldeek irabazi zuten: benjamin nesketan, Zurrunbiloak; benjamin mutiletan (2003), Txispa; benjamin mutiletan (2002), Laskoraingo Tigreak 2; Alebin nesketan, Sua 11; eta alebin mutiletan, Iurre taberna taldeak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!