‘Gabonetako ipuina’ren bertsioa, biharko txotxongilo ikuskizunean

tolosa 2012ko urtarrilaren 6a

Charles Dickens idazlearen Gabonetako ipuina obraren bertsioa egin du Angeles de Trapo taldeak. Ipuinaren pertsonaia nagusiaren izena hartu du obrak: El señor Scrooge. Bihar izango da emanaldia, Topic aretoan, 18:30ean.

Obraren sinopsiak dioenez, Scrooge jaunak «ohiko zitalkeriarekin hasi ditu Eguberrietako ospakizunak, bere idazkari leial eta iloba alaiari garrasi eginez».

Dickensen ipuinean bezala, Scrooge jaunak iraganeko, oraingo eta etorkizuneko Eguberrietako mamuen bisita jasoko du, eta bere begiak irekiko dizkion bidai batera gonbidatuko diote. Bidaia horretan Scrooge jaunak onartu nahi ez dituen egia horiez jabetuko da.

Familia osoari zuzendutako ikuskizuna da. Sarrerak Topic zentroko txarteldegian eta www.topictolosa.com webgunean eskuratu daitezke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!