Ferialekua prest egongo da astelehenetik, konpartsak eraikitzeko

Ataria 2012ko urtarrilaren 6a

Inauteriko konpartsa eraikitzeko Ferialekua erabili nahi dutenek, datorren astelehenetik aurrera prest egongo dela jakinarazi dute udaletik.

Ferialekua erabili nahi dutenek aurretik tokia eskatu behar dute kultur etxean. Bertan oinarrizko datuak eskatuko dizkiete (izen abizenak, telefonoa, plataformaren neurriak...). Horrekin batera, bere konpartsa egiteko tokia esan eta giltza emango zaie inauterizaleei.

Udaletik azaldu dutenez, ez da onartuko kultur etxean izenik eman gabe zuzenean tokia hartuko duen talderik.

Txarangen bilera

Udaletik bilera batera deitu dituzte Inauterietan parte hartu behar duten txarangak. Datorren astelehenean izango da bilera, hilaren 9an, kultur etxean, eta 19:00etan hasiko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!