Shanti Txapelketa partidaz partida aurrera doa

tolosa 2012ko urtarrilaren 3a

 

Eguberrietako XXX. Shanti Txapelketa azken txanpan sartu da. Abenduaren 26ean eman zioten hasiera, eta urtarrilaren 8an, igandean, jokatuko dira finalak. Atzo, bigarren faseko lau partida jokatu zituzten goizez eta arratsaldez.

Gaur, hilak 3, finalerdiak jokatuko dituzte. 10:00etan emango diote hasiera alebin nesken partidarekin. 11:30ean, alebin mutilen txanda izango da. Arratsaldean, 15:00etan hasita, benjamin mutilak 2002 izango dira eta ondoren, benjamin mutilak 2003 ariko dira.

Bihar, hirugarren eta laugarren postuak jokatuko dituzte. 10:00etan, alebin mutilak ariko dira; 10:45ean, alebin neskak;  11:30ean, benjamin mutilak 2003 eta 12:15ean, benjamin mutilak  2002.

Igandean, 09:30ean emango diote hasiera finaleko partidei, eta benjamin nesken txanda izango da. 10:15ean, benjamin mutilak 2003; 11:00etan, alebin neskak; 11:45ean, benjamin mutilak 2002 eta 12:30ean, alebin mutilak izango dira. 13:30ean, oparien banaketa egingo dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!