Artea bere jatorrian lekutu dute

tolosa 2011ko abenduaren 29a

Artea jaio zen lekura eramateko helburuz, From Latin, Ars ekimena burutu dute. Huhezi fakultateko ikasleak, tartean, Olatz Artola tolosarra, daude ideiaren atzean. Ikus-Entzunezko Komunikazioko ikasle hauek artearen inguruan dokumental bat ari dira egiten, eta ekimenaren bidez, arte eragileak elkartu eta beraiek sortutakoa kaleratu nahi dute. Bada, gaurkoan hainbat artistak parte hartu dute Plaza Berrian: Udaberriko dantzariak, hainbat musika taldek, bertsolariak, graffitilariak eta margolariak, besteak beste. hitza

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!