Orbela tabernan, hilabeteroko azken ostegunetan kultur emanaldiak antolatzen ari dira, Orbelako gauak izenburupean. Bakarrizketak, musika, txiste kontalariak, antzerkia, txotxongiloak... izango dira ikusgai eta entzungai saio horietan. Gaur musikaren txanda izango da. Euskal Bakarlariak atalean, Petti abeslari nafarrak emango du kontzertua. Emanaldia 22:30ean hasiko da.