Andersenen Poxpolo saltzaile txikia ipuinaren bertsioa eskainiko du Teatro Plus asturiar antzerki taldeak ostiralean, hilak 30, Topic zentroan, 18:30ean. Pequeños deseos du izena eta munduan zehar hainbeste haurrekin gertatzen ari dena salatu nahi du. Adin guztientzako antzezlana da. Haurrek 4 euro ordaindu behar dute eta helduek 7 euro.
Neska behartsu baten istorioa kontatzen du ipuinak, abenduaren 31n, hotz izugarria egiten duela, poxpoloak saltzen dituena. «Pobreziak hainbat eta hainbat haur behartzen ditu munduan zehar lana egitera», diote antzezlanaren egileek, Andersenek orain 165 urte obra idatzi zuen bezalaxe. «Daukaten eskubide bakarra kentzen zaie, haurrak izateko eskubidea».