Azken egunetan izoztuta esnatu dira Tolosaldeko eta Leitzaldeko herrietako bazterrak. Tolosan bertan, haur parkeren bat itxi behar izan dute goizean, izoztuta zegoelako. Eguraldi aurreikuspenen arabera, ordea, egun hauetako zeru garbiak estali egingo dira, eta ondorioz, elur maila jaitsi egingo da 800-900 metro arterarte. Gaur goizean eguraldi hotzarekin eta zeru garbiekin jarrituko dugu, eta arratsaldetik aurrera euria egingo duela diote adituek.