Antxon Bandresen omenezko erlojupekoa egingo dute Aretten

tolosa 2011ko abenduaren 26a

Euskal Mendizale Federazioak antolatzen duen mendiko eskiko denboraldiari laster ekingo diote. Lehendabiziko proba urtarrilaren 8an izango da, Aretteko eski estazioan, eta berrikuntzekin dator. Izan ere, erlojupekoa izango da, eta I. Antxon Bandres Memoriala izena jarri diote, «mendiko eskia bultzatzen egindako lan handiagatik».

Gizonezko eta emakumezkoek, kadete, junior eta nagusien mailan lehiatuko dira, eta promesen eta beteranoen azpikategoriak ere izango dira.

Irailaren 27an hil zen Antxon Bandres, eta besteak beste, Mendi Federazioaren presidente izan zen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!