Krosaz gain egitarau berezia antolatu du Ero Etxek, 25. urteurrena dela eta

tolosa 2011ko abenduaren 16a

Urtarrilaren 14an hasi eta 22ra bitarte, kirola gai nagusi izango duen egitaraua prestatu du Ero Etxe elkarteak. 25 urte dira jada, lehen herri krosa antolatu zutela, eta urtemugaren harira, zenbait ekitaldi berezi izango dira, gaur eguerdiko prentsaurrekoan azaldu dutenez.

Jarduera guztiak, batez ere, haur eta gaztetxoei begirakoak izango dira, krosa ere beti eurentzat antolatu izan dutelako. Horrela, beraz, urtarrilaren 15eko mendi irteera nahiz urtarrilaren 18ko kirolari olinpikoen hitzaldia izango dira egitarauko ekitaldirik aipagarrienak. Era berean, urtarrilaren 14an txotxongilo jaialdia ere antolatu dute.

Urteroko krosa urtarrilaren 22an izango da, eta aste osoan zehar, krosa antolatu duten 25 urte hauetako argazkien erakusketa ikusgai izango da kultur etxean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!