Etorkinen Nazioarteko Eguna da igandean, eta horren harira Tolosako Samaniego eskolan ekitaldiak antolatu dituzte. Sarreran dagoen munduko mapan kokatu dituzte ikasle etorri berriak. Beraien argazkien ondoren “ongi etorri” hizkuntza ezberdinetan jarri dute. Bestalde, eskolara joan dira Serigne Falilou Diagne eta Serigne Mbacke Lo, Senegaleko musika, dantzak eta abestiak erakustera. Ondoren, elkarrizketa egin diete LH4ko ikasleek eskolako irratsaioan. Serigne Falilou Diagnek musika eta dantza afrikarrak erakusten ditu Bonberenean.