Gainean ditugu Eguberriak, eta etxeko txikienak dagoeneko Olentzero etortzeko egunak kontatzen ari dira. Atzo, 'Olentzero eta Iratxoen Jauntxoa' filmaren musikalaz gozatzeko aukera izan zuten kultur etxean. Olentzero oraindik mendian dabil, baina Tolosan izan ziren; Mari Domingi, Mari Teiletako eta Iratxoa bera ere.
Ipuinak adi-adi entzun zituzten, baina musika doinuak hastean, ipurdiak altxa eta dantzatzeko aukera izan zuten haurrek eta gurasoek. Euskal Herriko mitologia ezagutzeko aukera izan zuten.