Titirijai jaialdiak agur esanagatik ere, antzezpenek ez dute etenik Topic Txotxongiloen Nazioarteko Zentroan. Gaurkoan, gainera, emanaldi berezia hartu du zentroak, izan ere, Mimaia taldearen lan berria estreinatu dute bertan. Adios, Bienvenida antzezlanaren bitartez, agur esateak sortzen duen tristuraz hitz egiten dute egileek . Lan hau sortzeko, Topic-en egin duten egonaldia baliatu dute bartzelonarrek. I. t.