Jai egunean, herri eskolak

tolosa 2011ko abenduaren 6a

Abenduaren 6a, Espainiako Konstituzioaren eguna izaki, ofizialki jai izan arren, Laskorain ikastolan herri eskolak izan dituzte. Ikasle Abertzaleek jai egun horrekin bat egiten ez dutela erakutsi nahi izan dute beste urte batez. Hala, asanbladak izan dituzte, eta Txileko ikasleen borrokak ezagutzeko parada izan dute. 60 lagun baino gehiago elkartu dira aldarrikapen ekintza hauetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!